2.B-ko neska-mutilak Aubixa barnetegira (Elgoibar) joan ginen, bost egun, urriaren 17-tik, urriaren 21-era. Asier eta Judith irakasleekin joan ginen. Barnetegiko helburua guk euskaraz hitz egitea zen , gutxitan hitz egiten genuelako.
Barnetegira ailegatu ginenean, gauzak utzi genituen eta monitoreak aurkeztu ziren. Ekintza asko egin genituen, niretzat aipagarrienak ziren: Kalamua mendia igotzea, altxor bila jokura jokatzea San Pedron, abesti saioa, dantzak eta abestiak, gailetak egitean… Gauza asko egiten genuen eta denbora librea genuen, denbora librean: pin-pon-era jokatu, futbolinera jokatu, musika entzun, abalorioekin gauzak egiten genituen…
Gehien gustatu zaitzaidana abesti saioa izan zen, abesti oso politak entzuten genuelako, gaietak egitean, oso onak zeudelako… baina esan behar dut ez zegoela ezer, gustatu ez zitzaidanik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario